Azkenera arte borrokatu beharko du Anaitasunak igoera lortzeko
| Aloña Mendi | 1 |
| Anaitasuna CD | 0 |
Etxekoek korner jokaldi batean egindako gol goiztiarrari erantzuteko zailtasunak aurkitu zituzten uneoro gureek eta punturik gabe itzuli ziren Oñatiko Azkoagain futbol zelaitik
Zortzigarren minutuan egin zuten gola oñatiarrek eta Anaitasunarentzat nahia eta ezina bihurtu zen Oñatiko neurketa. Baloiarekin ideia askorik gabe jardun zuten gureek lehen zatian, baina bigarrenean gauzak aldatu eta goitik behera nagusitu ziren berdegunean. Aukerak sortzea, baina, asko kostatu zitzaien Igor Quindosen mutilei eta ondorioz denboraldiko bosgarren porrota jaso zuten.