Urrats garrantzitsua Puion

Vasconia 1
Anaitasuna CD 2

Gorrixei bigarren zatian sufritzea egokitu zitzaien, baina momenturik ahulenean gola lortu ondoren atzekoekiko distantzia handitzeko garaipena lortu zuten

Aukera gutxiko neurketa izan zen Puio zelaikoa, eta gorrixek izan zituzten aukera apurrak bikain aprobetxatzen jakin zuten. Iñigo Arzalluzek egin zuen huts eta batekoa, baina atsedenaldiaren ostean taldeak behera egin zuen eta etxekoek gola egitea lortu zuten. Anaitasunak orduan gora egin zuen, eta korner jokaldi batean etxekoek euren atean egindako golari esker, hiru puntu batzu zituzten gure mutilek.

Irakurri gehiago

Jarraipena eman beharreko puntua

Anaitasuna CD 0
Hernani 0

Oreka handiko neurketa jokatu zuten lehen postuagatik borrokan ari diren Anaitasunak eta Hernanik. Lehen zatian bisitariak nagusitu ziren, baina bigarren zatia Anaitasunarena izan zen

Elkarri errespetu handia diotela garbi ikusi zen Txerloian. Talde bakoitzari zati bat kontrolatzea egokitu zitzaion, eta gorrixena bigarrena izan zen. Lehen zatian hernaniarrek asmatu egin zuten gureei presioa egiten, baina aukerarik onena Anaitasunarena izan zen. Bigarren zatian, berriz, Quindosen mutilek asmatu egin zuten baloiaren irteeran, baina aukerarik onena Hernanik sortutakoa izan zen.

Irakurri gehiago

Lehen postua sendotuz

Martutene 1
Anaitasuna CD 5

Gorrixek ezinhobeto irauli zuten Martutenek hirugarren minutuan egindako gola

Anaitasunak lidertza sendotu zuen, atzo, Martuteneren zelaian bat eta bost irabazi ondoren. Etxeko taldea izan zen aurrea hartu zuena, baina atsedenaldiaren aurretik banakoa egin eta aurretik jartzeko parada ere izan zuen Igor Quindosen taldeak. Bigarren zatiak, bestalde, ez zuen kolorerik izan. Gure mutilak goitik behera nagusitu ziren donostiarren aurrean, eta lau gol eginez erakustaldi aparta eskaini zieten Azkoititik joandako berrogeita hamar zale ingururi.

Irakurri gehiago

Ondo jokatu ez arren, garaipena

Anaitasuna CD 3
Ostadar 2

Neurketa ona egin ez arren, Anaitasunak neurketa irabaztea lortu zuen 81. minutuan Mikel Arzalluzek egindako golari esker

Ostadar ondo kokatu zen Txerloian, eta Anaitasuna lan ikaragarria egin beharrean aurkitu zen neurketa aurrera ateratzeko. Lehen minutuetan aukera gutxi egin eta gero, atsedenaldirako hogei minuturen faltan egin zuten gola gureek. Lehen gola egin eta berehala iritsi zen bigarrena ere, baina opari bat baliatuta Ostadar partidan sartuko zuen gola iritsi zen. Bigarren zatian Ostadar izan zen lehen kolpea eman eta binakoaren gola lortu zuena, baina amaitzeko bederatzi minuturen faltan Anaitasunak gol harrigarri bat lortu zuen, garaipena eman zion gola.

Irakurri gehiago

Sendo Oñatin

Aloña Mendi 1
Anaitasuna CD 3

Partida serioa egin zuten gorrixek Oñatiko Azkoagainen. Aloña Mendik bigarren minuturako egina zuen gola irauli zuten Markelek, Beitiak eta Iker Pastrianek

Anaitasunarekin batera lehen postuetan diren aurkariek irabazi ez zutela jakinda iritsi zen Anaitasuna Oñatiko Azkoagain zelai txikira. Anaitasunak ez zuen zirrikiturik aurkitu nahi zuen futbola egiteko, eta halabeharrez bestelako jokamolde bat egin behar izan zuen. Geldikako jokaldiek sekulako garrantzia hartu zuten oñatiarren zelaian, neurketako lau goletatik hiru modu horretan iritsi baitziren. Gure mutilen sendotasun zantzuak agerian gelditu ziren Oñatin.

Irakurri gehiago