Lider jarraitzeko asmoa du talde honek

Mondragon 2
Anaitasuna CD 4

Bigarren zatiko lehen 15 minututan lehen zatian egindako okerrak zuzendu zituzten mutilek Arrasaten

Azkar hartu zuten gure mutilek aurrea Arrasateko Mojategin, laugarren minutuan. Ondoren, baina, behera egin zuen taldeak, eta Mondragonek hori baliatu zuen neurketa iraultzeko. Bigarren zatiko lehen hamabost minutuetan, Anaitasunak erabat ezeztatu zituen etxekoak, eta hamabost minututan hiru gol eginda neurketa bideratu zuen.

Irakurri gehiago

Zaplastekoak ez dezala ametsa eraitsi

Hondarribia 4
Anaitasuna CD 1

Aurreko urtean bezala, aurtengoan ere kale egin dute gureek Hondarribian. Ondartzan zaplasteko gogorra jaso zuen Ohorezko Mailako taldeak

Iazko oroitzapenak txarrak izan baldin baziren, zer esan aurtengoi buruz. Anaitasunak astindu handia jaso zuen Hondarribiara egindako bidaian. Lehen zatia amaitzerako hiru eta huts zen aurretik etxeko taldea, eta bigarren zatian aukera gutxi izan zituen Igor Quindosen taldeak neurketan sartzeko. Iñigo Arzalluzek egin zuen Anaitasunaren ohorearen gola.

Irakurri gehiago

Zailtasunei aurre eginez

Anaitasuna CD 2
Real Union 1

Iñigo Arzalluzek egindako bi pasek Iker Pastrianen bi gol ekarri zituen beste hiru puntu garrantzitsu batzeko

Anaitasunak lanak ongi bete zituen, atzo, Txerloian, eta sei puntuko aldearekin lider jarraitzen dute gure mutilek. Azken asteetan ikusitakoaren aldean hobekuntza txiki bat nabaritu zen gure mutilen jokoan. Lehen zatiaren amaieran gauzak okertu baldin baziren ere, bigarren zatian irundarrak 10 jokalarirekin geratu izanak mesede egin zien gureei. Neurketa iraultzeko gai zirela sinetsi, eta aulkitik zelairatutako jokalarien laguntzarekin, markagailuari buelta ematea lortu zuten gorrixek.

Irakurri gehiago

Puntua, ona

Zarautz 1
Anaitasuna CD 1

Anaitasuna lehen zatian lortutako abantaila pikutara bidaltzetik gertu izan zen bigarren zati gaizto batean

Neurketa geldo hasi bazen ere, Zarautzek erritmo handia jarri zion bere jokoari, eta baloia ez zuenean ere presio ona egin zien gureei. Halere, Anaitasuna izan zen huts eta batekoa lortu eta atsedenaldira abantailarekin iritsi zena. Bigarren zatian, ordea, Zarautz goitik behera nagusitu zen eta arriskuak hartu ostean, puntua batzeko gola lortu zuen gutxitan ikusi den jokaldi batean.

Irakurri gehiago

Borrokaren garaipena

Anaitasuna CD 1
Mutriku 0

84. minutuan Mikel Pastrianek kornerrean egindako erremateak garrantzia berezia hartu duten hiru puntu batzeko balio izan zien gorrixei

Partida gogorra eta ikusteko polita izan ez arren, gure mutilek zaleei beste garaipen bat eskaini zien Mutrikuren aurka. Lan asko egin behar izan zuten gureek, eta jokorik onena erakutsi ez arren, berriz ere irabaztea lortu zuten. Lehen zatian gureak aurkariak baino hobeto aritu ziren, eta aukera batzuk egin zituzten mutrikuarren arean. Bigarren zatira, bestalde, bisitariak hobeto sartu ziren, eta eurak izan ziren nagusi momentu askoan. Halere, inork espero ez zuenean, Mikel Pastrian erdilariaren gola etorri zen. Taldeak egiten dituen urratsak bikoiztuz doaz, atzekoekiko distantzia handituz baitoa.

Irakurri gehiago