Giro onean ospatu zen Gorrixen Egune
Larunbatean Joseba Jatetxean elkartu zen Anaitasuna aurtengo denboraldiari amaiera emateko. Giro alaian ospatu zen bazkaria eta ondoren hasi zen ohiko sari banaketarekin. Denboraldi honetan gol gehien sartu dituen jokalaria eta gehien nabarmendu den jokalaria saritu zituen klubak. Sari hauez gain, ordea, urtetik urtera indarra hartuz doan tarteari eman zitzaion lekua, sari berezien edo omenaldien tartea hain zuzen.
Sariak jaso zituzten jokalariak Joseba Jatetxean
2014/15 denboraldiko sarituak:
Ohorezko maila:
Gol gehien sartu dituzten jokalariak: Iker Pastrian eta Ander Arabaolaza
Gehien nabarmendu den jokalaria: Unai Aranbarri
Preferente maila:
Gol gehien sartu dituen jokalaria: Ioannes Garate
Gehien nabarmendu den jokalaria: Ander Otaño
Jubenil Nazionala:
Gol gehien sartu dituen jokalaria: Xabi Soraluze
Gehien nabarmendu den jokalaria: Jon Letamendia
Ohorezko kadete mutilak:
Gol gehien sartu dituen jokalaria: Joanes Calvo
Gehien nabarmendu den jokalaria: Danel Garate
Ohorezko kadete neskak:
Gol gehien sartu dituen jokalaria: Nagore Orbea
Gehien nabarmendu den jokalaria: Maider Badiola
Kadeteen 1go maila:
Gol gehien sartu dituen jokalaria: Emmanuel Guerra
Gehien nabarmendu den jokalaria: Julen Olaizola
Infantilen 1go maila:
Gol gehien sartu dituen jokalaria: Unai Guembe
Gehien nabarmendu den jokalaria; Joanes Orbea
Infantil Txiki:
Gol gehien sartu dituen jokalaria: Jokin Errazu
Gehien nabarmendu den jokalaria: Aimar Aizpuru
Infantil neskak A:
Gol gehien sartu dituen jokalaria: Ihintza Arakistain
Gehien nabarmendu den jokalaria: Jone Larrañaga
Infantil Neskak B:
Gol gehien sartu dituen jokalaria: Zihara Gabilondo
Gehien nabarmendu den jokalaria: Udane Rezabal
Alebin errendimendua:
Gol gehien sartu dituen jokalaria: Luken Quintana
Gehien nabarmendu den jokalaria: Julen Goenaga
Alebin parte-hartzea:
Gol gehien sartu dituen jokalaria: Alex Grandoso
Gehien nabarmendu den jokalaria: Iñaki Pablos
Beti egin den sari banaketaz gain, omenaldien tartea ere izan zen. Lau izan ziren omendutakoak. Lehenik Ohorezko kadete neskek azken urteetan nesken futbolagatik Ibon Orbeak eta Sorkunde Garatek egindako lana eskertu zuten. Orbearen alabak, Nagorek, bertso bat ere eskaini zien entrenatzaileei eta taldearen argazkia islatzen zuen kuadro bat eman zioten.

Orbea eta Sorkunderekin ere oroitu ziren bazkarian
Ondoren Preferente mailako taldean denbora gehien eman duten jokalariei (Jokin Landa, Igor Sudupe eta Ander Otaño) ere beraien esker ona adierazi zieten taldekideek eta umorea eta sentimenduak batzen zituen bideo bat jarri zuten. Bertan omenduen senitartekoak agertu ziren beraien esker ona adierazten. Zuzendaritzak ere gogoan izan zituen omenduak eta Jokin Landari taldeko kapitainaren besokoa entregatu zioten, eta hirurek Anaitasunako kamiseta bana jaso zuten. Beñat Landa ere bere anaia Jokini bertso bat botatzen ausartu zen gainera bideoaren erdian. Emozio handiko momentua izan zen.

Taldekideek Landa, Otaño eta Suduperi kamiseta eman zioten
Hirugarren omendua Iraitz Korta izan zen. Anaitasunan egindako 15 urteko ibilbideagatik taldekideek txapela eta bertso bat jasotzen zuen koadro bat eman zizkien eta Zuzendaritzak Anaitasunako kamiseta. Gainerako taldekideek koadroan zegoen bertsoa abestu zioten Iraitzi eta ondoren protagonistata bera izan zen orain arte egindako ibilbidean ezagututakoekin oroituz bertsoa eskaini zuena.

Godoy eta Tomaok jantzi zioten txapela Iraitz Kortari eta kamiseta bat ere eman zioten
Azkenik, Joxe Mari Uria "Txanboie" Zuzendaritzako kidearentzako izan zen omenaldia. 40 urte egin ditu Anaitasunako Zuzendaritzan eta bere lana eskertu nahi izan zuten bertan elkartu ziren gazte eta helduek. Bideo bat jarri zioten "Txanboie"-ri, berekin batera Anaitasunan egondakoen iritziak batuz. Ondoren, Maider Zinkunegik plaka baten entrega egin zion "Txanboie"-ri. Emozio handiko minutuak bizi zituen bertaratutakoak.

Txanboieri 40 urteko ibilbideagatik eskerrak eman zizkion Anaitasunak
Eskerrik asko denei, bihotz-bihotzez!! AUPA ANAI eta AUPA GORRIXEK!!