Gorrixen Egune larunbatean

Denboraldia amaitu zela badira aste batzuk, baina uztailaren 4ean, larunbatean elkartuko dira C.D. Anaitasunako jokalariak, entrenatzaileak, babesleak eta Zuzendaritzako kideak Gorrixen Egune ospatzeko.

15787299672 4907b61726 o

2013/2014 denboraldiko jokalari sarituak

Ohiko egitaraua izango da egunean zehar. Eguerdiko 12:00etan, meza izango da Parrokian Anaitasunaren ingurutik joandakoak gogoratzeko eta aurten lortutako balentriak eskaintzeko.

Behin meza amaituta, 14:00etan, Anaitasunako talde guztiak elkartuta, Bazkaria egingo dute Joseba Jatetxean. Bazkaria amaitutakoan talde bakoitzean gol gehien egin dituen jokalaria eta denboraldian zehar gehien nabarmendu den jokalaria sarituko dira. 

Oharra: Jokalariak, entrenatzaileak eta gainerako zale denak gorriz irtetera animatu nahi ditu Anaitasunak, herriko tabernetan eskaintza bereziak izango baitira.