Astelehenean ekingo dio aurredenboraldiari Ohorezko mailako taldeak

Ohorezko mailako taldeak datorren astelehenean, abuztuaren 3an ekingo dio 2015/16 denboraldia prestatzeari, Igor Quindos (entrenatzailea), Borja Rocha (2. entrenatzailea) eta Xabier Artetxek (prestatzaile fisikoa) osatutako entrenatzaile talde berriaren aginduetara.

Arratsaldeko 19:00etan Txerloiako futbol zelaian hasiko dira lanean eta osteguna, abuztuak 6 kenduta, gainerako aste-egun denetan egingo dituzte lan saioak datorren astean Quindosen mutilek. Aste horretan bertan, larunbatean, lagunartekoei ekingo diete Aretxabaletan. Ibarra futbol zelaian aurten Hirugarren Mailara igotzea lortu duen U.D. Aretxabaletaren aurka neurtuko dituzte indarrak gureek goizeko 11:30etan.