Txerloian jokatuko da azkenean Zarautzen aurkako lagunartekoa

Anaitasuna denboraldi-aurre honetako hirugarren neurketaren esperoan da. Larunbat honetan Zarautzen aurka da jokatzekoa, baina aldaketa bat dago. Hasiera batean partida Zarauzko Asti futbol zelaian jokatu behar baldin bazen ere, bi taldeek partida Txerloian jokatzea erabaki dute.

IoritzMendizabalZarautz

Ioritz Mendizabal borrokan pasa den denboraldian Txerloian Anaitasunak eta Zarautzek jokatutako partidan

Goizeko 11:30etan hasiko da norgehiagoka Txerloian eta Igor Quindosek gidatzen duen taldearen hirugarrena izango da. Hirugarren mailako bi talde izan ditu aurrean eta gauza baikorrak ikusi dira. Abuztuaren 8an Aretxabaletan bana berdindu zuen taldeak eta XIX. Andra Mari Sarian Beasainen aurka 1 eta 2 galdu zuen. Orain Liga Txapelketan aurrean izango duen aurkari batekin egingo du topo.