Oiartzunerako deialdia (Larunbata, 11:30)

Igor Quindosek 18 jokalariz osatutako lehen zerrenda eman du bihar goizean Oiartzunen jokatu beharreko partidarako. Datorren astean ekingo dio Liga Txapelketari Ohorezko mailako taldeak eta biharkoa azken frogak egiteko baliatuko du Quindosen taldeak. Aurrean Hirugarren mailatik jaitsi berria den Oiartzun izango dute gureek, txapelketako talderik gogorrenetakoa. Anaitasuna Liga hasierara zer neurritan iristen den frogatzeko balioko du udako azken lagunarteko honek.

18 jokalariko zerrenda honetatik jokalari batzuk kanpoan gelditu dira. Min hartutako Ander Arabaolaza, Zulaika eta Ioritz Badiola ez dira Oiartzunen izango. Azken hau ebakuntza egiteko zain da, pasa den denboraldian belaunean egin zuen lesiotik sendatzeko. Hauekin batera ez ditu deitu gorrixen entrenatzaileak Oier Beitia, Kepa Orbea eta Julen Morgado.

Hona zerrenda osoa:

Atezainak: Asti, Xuban

Atzelariak: Godoy, Eskurtza, Tomao, Izagirre

Erdilariak: Unai, Xabier Soraluce, Rubio, Mikel Pastrian, Oier Elorza, IƱigo Arzalluz, Aramendi, Landa

Aurrelariak: Mikel Arzalluz, Ander Pastrian, Ioritz Mendizabal, Ioannes