Denboraldi berrirako bazkidetza kanpaina abian

2015/16 denboraldirako bazkide egiteko zein bazkidetza berritzeko kanpaina martxan da. Aurtengo urterako gainera berrikuntza bat dator. Gazteentzat eta langabetuentzat bazkide egiteko prezio bereziak jarriko dira, etorkizuna sendotzen hasteko asmoz.

Bazkidetzarako Argazkia

Anaitasunak Garmendipen jokatutako partida batean Hooligansak partida berotzen (Argazkia: uztarria.eus)

Ostegunean Txerloian Xabier Sagarzazuren omenezko Andramari Saria jokatuko du Ohorezko mailako taldeak Beasainen aurka (sarrera doakoa izango da). Anaitasunak partida hau baliatu nahi du bazkide berriak egin eta aurrez zirenak berritzeko. Helduen prezioa berdin mantenduko da, baina aurten gazteei eta langabetuei zuzendutako prezioak jarriko dira.

Hemen prezioak:

Helduak 80€

Jubilatuak 50€

Langabetuak 40€ (Bazkide egin nahi duenak langabetua dela frogatu beharko du)

Gazteak 40€ (18-28 urte bitartean, biak barne)