Igor Zubeldia berriz ere Espainiako 18 urtez azpiko selekzioarekin

Igor Zubeldia berriro 18 urtez azpiko Espainiako selekzioak deitu du abuztuaren 13 eta 16 bitartean Japoniako Txapelketa Internazionalean parte hartzeko. 

IgorZubeldia

Igor Zubeldia Realaren lehen taldearekin ari da aurtengo denboraldi aurrea burutzen (Argazkia: realsociedad.com)

Anaitasunako familiak gertutik eta pozik jarraitzen du gaztea David Moyesen esanetara uztailaren hasieratik Realaren lehen taldean egiten ari den aurredenboraldia.