Abuztuko azken asteko lagunartekoak

Anaitasunako talde desberdinek aurrera jarraitzen dute denboraldi berriaren prestaketan eta abuztuko azken aste honetan hainbat lagunarteko jokatuko dituzte gureek. Aste honetan bost lagunarteko jokatuko dira. Euskal Ligako Jubenilek bi lagunarteko dituzte aurretik eta Ohorezko mailako taldeak, Ohorezko kadete mutilek eta Kadeteen 1go mailako mutilek partida bana jokatuko dituzte.

Goiztiarrenak jubenilak izango ditugu, asteazken honetan Azpeitian Nazional mailan lehiatuko den Lagun Onak taldearen aurka. Beste lau lagunartekoak larunbatean jokatuko dira. Hemen partida guztien egunak eta orduak:

Abuztuak 26:

Jubenilen Euskadiko Liga: Lagun Onak - Anaitasuna (Garmendipe, 11:30)

Abuztuak 29:

Ohorezko maila: Anaitasuna - Elorrio (Txerloia, 11:30)

Jubenilen Euskadiko Liga: Anaitasuna - Beasain (San Juan, 16:00)

Kadeteen Ohorezko maila: Anaitasuna - Beasain (San Juan, 10:00)

Kadeteen 1go maila: Mutriku - Anaitasuna (San Miguel, 16:00)