19 jokalari eramango ditu Quindosek Martutenera (Larunbata, 15:45)

Martutenera egin beharko dute bidaia bihar gureek, bertan etxeko taldearen aurka indarrak neurtzeko. Arratsaldeko 15:45etan ekingo zaio partidari eta aurrean denboraldiari hasiera kaskarra eman dion taldea aurkituko dute Igor Quindosen mutilek, sailkapenean azken hirugarren postuan baitira martutenearrak. Horrek, hala ere, ezin ditu gureak erlaxaziora eraman, Martuteneko zelaia betidanik izan baita konplikatua gureentzat.

Etxeko taldeak orain arte sei porrot jaso ditu, hiru neurketa berdindu ditu eta bi irabazi. Azken garaipena, hain justu, pasa den asteburuan lortu zuten etxekoek Errenteriako Fanderia futbol zelaian Touringi huts eta bat irabazi ostean. Beste garaipena etxean lortu zuen Oiartzunen aurka, baina ordundik euri asko egin du.

Gaur gaurkoz Liga txapelketa honetan gol gutxien sartu dituen taldea da Martutene, zortzi gol besterik ez baitituzte egin. Irabazteko zaila den taldea izango da, ordea, neurketa guztiak oso emaitza parekatuekin amaitu baitituzte. Gureek, bestalde, aste honetan ere hiru lan saio burutu dituzte, eta gaur egin duten azken entrenamenduaren ostean jakinarazi du Quindosen entrenatzaileak zein 19 jokalari eramango dituen Martutenera. Oiartzunen eta aurreko asteburuan Real Unionen aurka irabazi eta gero, Martutenenetik ere beste hiru puntu Azkoitiara ekartzea dute helburu Ohorezko Mailako mutilek.

Hemen zerrenda:

Atezainak: Asti, Xuban

Atzelariak: Markel, Godoy, Izagirre, Tomao, Landa, Zulaika

Erdilariak: Beitia, Unai, Mikel Pastrian, Aramendi, Iñigo Arzalluz, Elorza, Xabi Soraluce

Aurrelariak: Ander, Ander Pastrian, Ioannes, Mikel Arzalluz