Kolore guztietako emaitzak harrobian
Garaipenak, berdinketak eta porrotak, kolore eta zapore denetako neurketak izan zituzten pasa den asteburuan harrobiko taldeek. Aipatzekoa Ohorezko Kadete mutien eta Kadeteen 1go mailako mutilek lortutakoa. Ohorezko kadete mutilek denboraldiko lehen garaipena lortu zuten, eta Kadeteen 1go mailako mutilek, berriz, denboraldiko lehen puntua. Goraipatzekoak, baita ere, Jubenil neskak eta Ohorezko kadete nesken azken garaipenak.