Pol Solanas: "Asko gustatzen zait Anaitasunako kamiseta janztea"
Haur hau Pol Solanas (2010/04/30) da. Ez da azkoitiarra, nahiz eta gure herriko beste edozein umek bezalaxe Anaitasunako kamiseta gorria soinean eramaten duen ia egunero. Pol Haur Hezkuntzako azken ikasturtean da eta Menorkan jaio eta bizi da.