Atezainentzako kampusa Zumarragan martxoaren amaieran

RG Goalkeeper Gloves etxeak atezainentzako kampusa antolatu du martxoaren amaieran. Zumarragako Argixao futbol zelaian egingo da kampusa eta bi mailatan banatuko dira atezainak. Lehen orduak infantil mailakoentzat izango dira, eta gainerakoak hortik gora dauden atezainentzat.

RG Goalkeeper Gloves-ek hemen inguruan antolatzen duen lehen edizioa izango da aurtengoa eta Argixao futbol zelaian egingo dituzte ekintzak. Izen-ematea 40 €an jarri dute eta hiru lan-saio egingo dira. Martxoaren 29an hasiko da eta hiru egunez lan egin ondoren, martxoaren 31an emango zaio amaiera.

12825171 224999314512818 543020761 n

Bi ordu t'erdiko saioak izango dira. Infantil mailakoak arratsaldeko 16:00etan emango diote hasiera kampusari eta 18:30etan amaitu. Beste mailetako atezainak, berriz, 18:30etan hasi eta gaueko 21:00ak arte jardungo dute ariketak egiten.

Baina dena ez da hori. Apirilaren 1ean atezainak aurrez-aurre jarriko baitituzte torneo bat antolatuz. Kampusean izena ematen dun orok, RG izeneko atezain-eskularruak jasoko ditu eta kampusari dagokion kamiseta bat ere bai. Atezainen torneo honetan izen ematea dohakoa izango da, aurrez kampuean ibili baldin bada. Aldiz, kampusean izenik eman ez badu eta torneo honetan parte hartu nahi badu, 10 € ordaindu beharko ditu. Hori bai, kampusean izena eman nahi dutenek azkar ibili beharko dute, parte-hartzeko plaza mugatua baita.

Informazio gehiagorako deitu: 688 816 379