Balio handiko hiru puntu

Anaitasuna CD 2
Elorrio CD 1

Ainhoa Galarragaren eta Irantzu Albizuriren golei esker, bigarren zatian lortu zuten gorrixek Elorriok alde zuen markagailua iraultzea

Neskek Elorrio arerio zuzena gainditzea lortu zute atzo, zapatua, Txerloian. Lehen zatian bizkaitarrek aurrea hartzea lortu bazuten ere, Anaitasunak bigarren zatian gaitasun handiak erakutsi zituen, eta maila ona emanez lortu zuen garaipena. Neurketa osotasunean hartuta, Anaitasuna hobetze bidean dela ikusi zen, eta jaitsiera postuetatik urrun lehiatu nahi duela erakutsi zuen.

Irakurri gehiago

Irmo liderraren aurka

Anaitasuna CD 2
Eibar SAD 1

Anaitasunak bigarren zati ezin hobea egin du, eta goitik behera nagusitu da Eibar liderraren aurka Txerloian.

Anaitasuna eta Eibar. Bigarren sailkatua liderraren aurka. Itxaropentsu ziren zale asko, eta gure mutilek ez dute hutsik egin etxean. Urte zaharra amaitu zuen bide beretik hasi du Anaitasunak berria, eta mezua igorri dio liderrari: txapelketa goreneko postuetan amaitzea asmo duela erakutsi diete gorrixek armagiñei. Bisitariek lehen zatiko azken jokaldian aurre hartu badute ere, bere aurpegirik onena erakutsi du Anaitasunak bigarren erdian, eta nagusi izan da zelaian. Mikel Aramendik eta Beñat Landak lortu dituzte gure mutilen bi golak.

Irakurri gehiago

Beharrezko garaipena Irunen

Mariño CD 0
Anaitasuna CD 2

Anaitasuna nagusi izan da Irungo Ugalde Ventas zelaian, eta merezitakoa bezain beharrezko garaipena lortu dute

Euskal Ligako neskek hiru puntuen premiekin egin dute bidaia Irunera, baina ez dute hutsik egin Mariño azken sailkatuaren aurka. Gehiago merezi arren esku hutsik iritsi da norgehiagoka atsedenaldira, baina bigarren zatian bi gol egin eta behar zituen hiru puntu eskuratu dituzte Gorka Zubizarretaren neskek. Jaitsiera postuak urrunago ikusten dituzte orain gorrixek.

Irakurri gehiago

Modurik txarrenean hasi dute urtea neskek

Anaitasuna CD 1
Aurrera Vitoria 6

Erritmo eta intentsitate altuagoarekin jokatu zuen Aurrera Vitoriak, eta nahi bezala aritu zen Txerloian. Hamargarren minuturako huts eta bi ziren aurretik arabarrak.

Aurrera Vitoriak Anaitasuna baino gehiago dela erakutsi zuen Txerloian. Gure neskak euren mailatik urrun izan ziren, bereziki erritmo eta intentsitate oso baxua erakutsi zuelako taldeak berdegunean. Lehen zatian prezipitazio handiegiarekin aritu ziren gureak, gauzak azkar egin nahian, eta garesti ordaindu zuten. Arabarrek atsedenaldirako neurketa bideratuta utzi zuten huts eta laukoarekin. Aldageletatik bueltan, taldea baloiarekin zerbait hobetu bazen ere, bisitarien bosgarren golak min egin zien, eta zuen lortu bigarren zatiko lehen minutu onak errepikatzerik.

Irakurri gehiago

Indartuta amaitu dute urtea mutilek

Aretxabaleta K.E. 0
Anaitasuna CD 2

Indarberrituta atera dira gorrixek Aretxabaletako Ibarra zelaian garaipena lortuta. Beñat Landak hasieran, eta Xabi Soraluzek luzapenean lortutako golek hiru puntu eman dizkiete mutilei.

Anaitasuna nagusi izan zen Aretxabaletan, baina neurketa garaiz ixtea asko kostatu zitzaien eta azken ordu laurdenean sufritzea egokitu zitzaien gorrixei. Hasi eta segituan jarri zen Anaitasuna aurretik Ibarran, eta dena ondo bideratu zitzaion atsedenaldiaren aurretik epaileak Aretxabaletako atezaina kalera bota zuenean. Hernaniren aurka gertatu bezala, gureek sufritzen amaitu zuten, ordea, eta Xabik luzapenean lortutako golera arte ez zuen itxi neurketa.

Irakurri gehiago