Zaplasteko galanta eman du Arratiak San Juanen

Anaitasuna CD 2
Arratia 7

Atsedenaldirako neurketa erabat erabakita utzi zuen Arratiak San Juanen huts eta laukoarekin

Igorreko Arratia taldeak belarrondoko handia eman zien Euskal Ligako neskei bi eta zazpi irabazita. Lehen zatian ondo baino hobeto bideratu zuten neurketa bizkaitarrek, eta bigarrengoan aldea areagotuta, Anaitasuna eta Arratia taldeen arteko aldea zein den garbi utzi zuten. Gorrixek neurketako azken minutuetan egin zituzten bi golak.

Irakurri gehiago

Menderaezinak etxetik kanpo

Deusto Donostia 0
Anaitasuna CD 2

Neurketa tristea jokatu zuten Deusto Donostiak eta Anaitasunak, baina gorrixek lehen zatian sortutako aukerak ondo baliatu zituzten Zubietan garaipena lortzeko

Anaitasuna bide onera itzuli da Zubietan irabazita. Gauzak maldan behera jarri zitzaizkien mutilei hasi eta segituan egindako golarekin. Lehen zatian zehar aurkariaren zelaia zapaltzen zuen ia aldiro arriskua sortu zuten gorrixek, eta ondo bideratuta utzi zuten neurketa atsedenaldira iritsi baino lehen bigarren gola eginda. Bigarren zatia oso tristea izan zen bi taldeen aldetik. Anaitasunak ez zuen asmatu aurkariari min gehiegi egiten, nahiz eta partida erabakita uzteko aukera bat edo beste izan. Deustok, bere aldetik, neurketan bete betean sartu eta Anaitasuna estutzeko aukera garbi bat edo beste izan zuen, baina zorionez ez zuten asmatu donostiarrek.

Irakurri gehiago

Oiartzunek amaitu du mutilen bolada ona

Anaitasuna CD 3
Oiartzun K.E. 4

Lehen 45 minutuak ez dira nahikoa izan bederatzigarren garaipena jarraian lortzeko

Orain arteko lehen 45 minutu onenak ez ziren nahikoa izan Oiartzun menderatzeko. Anaitasunak oiartzuarren aurka esan zion agur zortzi asteko bolada onari. Bederatzigarrenean erori dira Xabier Artetxeren mutilak, hein handi batean, bigarren zatiko azken ordu erdian bere mailatik urrun izan zelako taldea. Anaitasunak erritmoa jaitsi zuen, eta Oiartzunek agresibitatea igo. Bisitariek oso joko zuzena egin zuten, eta hiru gol jarraian eginda Txerloiatik hiru puntu eraman zituzten.

Irakurri gehiago

Itxura ona; irabaztetik urrun

Erandioko Betiko Neskak 3
Anaitasuna CD 0

Lehen zatiaren amaieran eta bigarren zatiko azken ordu laurdenean jaso dituzte golak neskek Erandion

Neskek azken asteetako berdinketa katea hautsi dute, baina ez nahi zuten moduan. Emaitzak erakusten duenaren aldean berdintasun handia izan zen Erandioko San Lorenzo zelaian, baina denboraldiko laugarren porrota jaso zuten. Lehen zatia amaitu aurreko azken jokaldian jaso zuten gola neskek. Bigarren zatian oldarkorrago agertu zen taldea eta berreskuratutako baloietatik aurkariari min egiten asmatu zuen. Erasoko egoera horiei ez zien probetxurik atera, ordea, eta Erandiok azken minutuetako bi kontraerasotan bi gol egin zituen.

Irakurri gehiago

Garaipenak berriz ere luzapenean egin du ihes

Anaitasuna CD 3
Bizkerre B FT 3

Oiartzunen aurka bezala, luzapenean jaso dute gola neskek. Hirugarren astez jarraian berdindu dute gorrixek.

Neskek ezin dute neurketarik lasai irabazi. Bizkerre B taldea jaso zuten atzo, zapatua, San Juanen eta bi goleko abantaila kudeatzen ez zuten asmatu. Bigarren zatiko lehen zortzi minututan egin zituzten gorrixek bigarren eta hirugarren golak, baina baloiari eusteko arazoak agerian utzi zituen taldeak, eta Bizkerrek egindako lanaren saria jaso zuen luzapeneko lehen minutuan.

Irakurri gehiago