Urtea ezin nahi bezala agurtu
| Anaitasuna CD | 1 |
| Zarautz KE | 2 |
Neskak aurretik izan baziren ere, bigarren zatian Zarautzek markagailua iraultzea lortu zuen
Euskal Ligara igoera lortutako urtea ez dute garaipenarekin agurtzerik lortu neskek. Hasi eta segituan Anaitasuna aurretik jarri baldin bazen ere, minutuek aurrera egin ahala behera egin zuen taldearen jokoak, eta Zarautzek bigarren zatian izan zituen aukera apurrak ezin hobeto aprobetxatu zituen Txerloiatik hiru puntuak eramateko.