Balio handiko hiru puntu

Anaitasuna CD 2
Elorrio CD 1

Ainhoa Galarragaren eta Irantzu Albizuriren golei esker, bigarren zatian lortu zuten gorrixek Elorriok alde zuen markagailua iraultzea

Neskek Elorrio arerio zuzena gainditzea lortu zute atzo, zapatua, Txerloian. Lehen zatian bizkaitarrek aurrea hartzea lortu bazuten ere, Anaitasunak bigarren zatian gaitasun handiak erakutsi zituen, eta maila ona emanez lortu zuen garaipena. Neurketa osotasunean hartuta, Anaitasuna hobetze bidean dela ikusi zen, eta jaitsiera postuetatik urrun lehiatu nahi duela erakutsi zuen.

AnaiElorrio

Zihara Gabilondo erdilaria. (Argazkia: Joakin Sudupe)

Neskek on bidean jarraitzen dute. Elorrio arerio zuzenaren aurka garaipen garrantzitsua lortu zuten gureek eta jaitsiera postua gero eta urrunago ikusten du orain taldeak. Lehen zatian fintasuna falta izan zitzaion taldeari. Berreskuratutako baloiei etekin gutxi atera zien bi taldeek, eta oso aukera gutxi ikusi ziren. Zuzenegi aritu zen taldea eta joko gutxi erakutsi zuen. Ordu erdia bete zenean, gainera, Elorriok aurrea hartzea lortu zuen alboko sake baten egindako jokaldi batean.

Bigarren zatian beste Anaitasuna bat ikusi zen. Inertziaz eta Anaitasunak bultza egin zuelako, pixkanaka-pixkanaka Elorrio bere zelaian sartzen joan zen. Jokoa gehiago landu zuen taldeak, entrenatzaileek eskatzen dutena egin zuten eta bizkaitarren zelaian berreskuratutako baloiei etekin bikaina atera zien. Ainhoa Galarragak, penaltiz, 71. minutuan eta Irantzu Albizurik, eskuinez, 75. minutuan, lortu zituzten gorrixen bi golak. Denbora gutxian lortu zuten neurketa iraultzea, eta ondoren, egin beharrekoa ondo egin zuten neskek. Defenditzen ondo aritu ziren neskak eta ez zuten sufritu ere egin amaieran.

Datorren asteburuan Goierri Gorri taldearen aurka arituko da Gorka Zubizarretak zuzentzen duen taldea. Taldeak gero eta sentsazio hobeak transmititzen ditu, eta datorren asteburuan azken bi asteetan lortutako garaipenei jarraipena emateko asmoz jokatuko dute Beasaingo Loinaz zelaian.