Hirutik hiru!

Anaitasuna CD 2
Beti Gazte 1

Beti Gaztek egindako hasierako gola iraulita, Anaitasunak denboraldiko hirugarren garaipena lortu du

Anaitasunak denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen, atzo, Beti Gazte talde nafarraren aurka. Gauzak zail jarri zizkion Lesakako taldeak Xabier Artetxeren taldeari. Beti Gazteren aurka hiru puntuak lortzeko egin zuen jokoa disdiratsua izan ez arren, hirugarren garaipena lortu du taldeak jokatutako hirugarren partidan. Erabat atzean sartuta, kontraerasoen zain ziren Beti Gazteko bi aurrelari biziak. Gureek beren atean egin zuten gola hasi eta minutu gutxira, baina atsedenaldira iritsi aurretik Xabi Soraluzek banakoa egin zuen. Aldageletatik bueltan, segituan lortu zuen Ander Pastrianek Anaitasunari garaipena emango zion gola.

Irakurri gehiago

Seriotasunaren hiru puntu Añorgan

Añorga 1
Anaitasuna CD 2

90 minutu serio egin ditu Anaitasunak Añorgako Rezola zelaian, eta denboraldiko bigarren garaipena poltsikoratu du

Anaitasunak merezitako garaipena lortu zuen Añorgako Rezola zelaian. Hasiera-hasieratik serio eta zuzen aritu ziren Xabier Artetxeren mutilak, eta lan eskergak denboraldiko bigarren garaipena lortzeko balio izan die gorrixei. Ion Izagirrek lehen zatian eta Jon Letamendiak bigarrenean egin zituzten Anaitasunaren aldeko golak. Añorgak, berriz, luzapeneko azken hatsean lortu zuen bat eta bikoaren gola. Beste ezertarako betarik ez zen izan Rezolan.

Irakurri gehiago

Hiru puntu etxeko lehen neurketan

Anaitasuna CD 4
Mariño 2

Neskak aurka zuten markagailua iraultzeko gai izan dira bigarren zatian, eta denboraldiko lehen garaipena lortu dute

Euskal Ligako neskek denboraldiko lehen hiru puntuak lortu dituzte denboraldiko bigarren jardunaldian. Neurketa beltza jarri zaie partidaren ordu erdia bete ondoren. Bi gol egin dituzte Mariñoko neskek bi minuturen bueltan. Halere, atsedenaldira iritsi aurretik Anaitasunako nesken buruari eragin handia egin dion gola iritsi da. Atsedenaldira bat eta bi joan dira 22 protagonistak. Bigarren zatian gorrixek nagusi izan dira zelaian eta hiru gol eginda markagailua irauli eta hiru puntu lortzeko moduan izan dira.

Irakurri gehiago

Ezin punturik batu, Gasteizen

Aurrera Vitoria 2
Anaitasuna CD 0

28 urteren ondoren itzuli da Anaitasuna Emakumezkoen Euskal Ligara, baina ez du punturik urratu Gasteizko Olaranbe zelaian

Neurketa parekatua izan da Olaranbe zelaian gaur eguerdian jokatutakoa. Halere, golak egin dituena etxeko taldea izan da, eta Aurrera Vitoriarentzat izan dira lehen jardunaldiko hiru puntuak. Aurkariek baino jokatzeko intentzio eta proposamen hobea erakutsi dute neskek, baina ate aurrean izandako abaguneetan kamuts agertu da taldea.

Irakurri gehiago

Garaipena estreinaldian

Anaitasuna CD 1
Allerru KE 0

Mikel Arzalluzen golak denboraldiko lehen garaipena eman dio Anaitasunari

Bigarren zatia hasi eta zortzigarren minutuan lortu du Anaitasunak garaipena eman dion gola. Lehen zatian izan dituzte gorrixek abagune ederrak atsedenaldira abantailarekin iristeko, baina azken metroetan ez dira fin ibili mutilak. Bigarren zatian, Anaitasunak lortu du gola, baina amaieran estuasun pare bat pasatu behar izan ditu taldeak denboraldiko lehen hiru puntuak batzeko.

Irakurri gehiago