Webgune berria abian da

Ahalik eta jende gehienari Anaitasunaren informazioa heltzea da helburua

cdanaitasuna.com da Anaitasunak gaurtik aurrera martxan jarri duen webgunearen helbidea. Hainbat berrikuntza dakartza webguneak. Beti eduki dituen arloez gain, berri batzuk gehituko zaizkio.

Zaleen Txokoa deituriko arloa izango da berrikuntzetako bat. Aurreko web orrian zuen funtzioa alde batera geratu da. Orain, lehen taldeko jokalariei egindako elkarrizketez gain, Anaitasunan ibilitako eta orain beste taldeetan jolasten ari diren jokalarien elkarrizketak aurkituko dira. Astero-astero sartuko dira elkarrizketa berriak jarraitzaileei eskura jarriz. Honez gain, klubaren nondik norakoak azalduko dituen albisteak eta asteburuetako kronikak ere egongo dira ikusgai.

aurkezpena


Irudientzat eta bideontzat ere izango du txokoa webguneak. Asteburuko partidetako argazkiak eta partiden laburpenak sartzea baita asmoa.

Webgune berria egiteko ardura zerbitzu informatikoak egiten dituen Elkarmediak hartu du. Atari berri honekin, helburua Anaitasunaren inguruko informazioa herritarrei eta bereziki Anaitasunako jarraitzaileengana iristea da.