Desberdina izateagatik, harro

Gogoratzen zarete gure urruneko zalearik sutsuenarekin? Pol Solanas, menorkarra da bera eta Anaitasunako koloreak beste ezeren aurretik jartzen ditu. Orain dela gutxi hasi da futboleko entrenamenduekin, eta bere taldekideek Bartzelona eta beste futbol talde handi batzuetako elastikoak janzten dituzten bitartean, Polek Azkoititik jaso zuen kamiseta gorria darama soinean.

Irakurri gehiago

[Harrobia] Urriak 15-16

Pasa den asteburuan gure taldeetan hiru nabarmendu dira besteen gainetik: Senior neskak, 1go Infantilen A taldea eta Infantil Txikiak. Hiru talde horiek euren neurketak irabazi zituzten, itxura ona erakutsiz gainera. Gainerakoan, 1go Infantilen B taldeak Zestoan lortu zuen berdinketa, eta Infantil neskek etxean batutako puntua azpimarratzekoak izan ziren.

Irakurri gehiago