Mondragon hartzeko zerrenda (Larunbata, 16:30)
Anaitasunak gaur arratsaldean Mondragon hartuko du Txerloian, sailkapeneko laugarren postuan dagoen talde igo berria. Azken bi jardunaldietako bi neurketak galduta iritsiko dira arrasatearrak Azkoitira, baina orain arte egindako ibilbideak talde arriskutsua bihurtu du Josu Zubia entrenatzaileak gidatutako taldea.