Desberdina izateagatik, harro

Gogoratzen zarete gure urruneko zalearik sutsuenarekin? Pol Solanas, menorkarra da bera eta Anaitasunako koloreak beste ezeren aurretik jartzen ditu. Orain dela gutxi hasi da futboleko entrenamenduekin, eta bere taldekideek Bartzelona eta beste futbol talde handi batzuetako elastikoak janzten dituzten bitartean, Polek Azkoititik jaso zuen kamiseta gorria darama soinean.

Anaitasunako jokalariek sinatutako kamiseta harro janzten du Menorkako zale txikiak, Anaitasunaren izena goian jarriz. Harro dago Pol desberdina izateagatik.

Pol01    Pol02

Pol04  Pol11

Pol13   Pol06