Ahaztu, eta aurrera

Beasain 3
Anaitasuna CD 0

Beasain goitik behera nagusitu zen, eta ondorioz, gorrixek denboraldiko lehen porrota jaso zuten

Etxeko taldeak hasieratik lortu zuen Anaitasuna ezeztatzea. Aukera ugari sortu zituzten bagoneroek Loinatz zelaian atsedenaldia iritsi aurretik, baina atsedenaldira iritsi aurreko azken jokaldian lortu zuten bat eta hutsekoa. Bigarren zatiaren hasiera ere gaiztoa izan zen Anaitasunarekin. Segituan egin zuten bigarrena etxekoek, eta euren neurrira aritu ostean, burua makurtu beharrean izan ziren gorrixek. Orain arteko partidarik txarrena eginda, denboraldiko lehen porrota jaso du taldeak.

Irakurri gehiago

Itxaron egin behar etxeko lehen garaipena lortzeko

Anaitasuna CD 0
Basconia 0

Anaitasunak bi aurpegi desberdin erakutsi zituen Basconiaren aurka, eta puntu bat batzeko lan eskerga handia egin behar izan zuten jokalariek, bereziki bigarren zatian

Gorrixek seigarren berdinketa lortu zuen, atzo, zapatua, Basconia taldearen aurka. Lehen zatian aurpegi ona eman zuen Igor Quindosen taldeak, baina bigarren zatian gerizpean sartu zen, eta Basconiaren zelaia zapaltzeko lanak izan zituzten gure mutilek. Aukerarik garbienak lehen zatian izan zituzten mutilek. Amaieran, jokalari bat gutxiagorekin, izua sortu zen Txerloian, baina puntu bat batzeko gai izan zen taldea.

Irakurri gehiago

Zapore gazia duen puntua Olaranben

Aurrera Vitoria 1
Anaitasuna CD 1

Taldea aurkaria baino gehiago izan zen enegarrenez, baina azken uneko gol batek bi puntu galarazi dizkio Anaitasunari

Anaitasunak hiru puntu merezi arren, bakarrarekin itzuli zen Gasteizko Olaranbe zelaitik. Bi puntuk ihes eginaren sentsazioarekin amaitu zuten neurketa gorrixek Aurrera Vitoriaren aurka, etsipenez eta damuz. Aukera asko egin zituzten mutilek, eta ez zuten arazo handirik izan defentsan. Une gozoan izan zen Anaitasuna, baina etxekoen golak garraztu egin zuen egoera.

Irakurri gehiago

Anaitasunak ez du merezitakoa jaso

Anaitasuna CD 0
Bermeo 0

Gorrixek Bermeo baino gehiago direla erakutsi zuten atzo jokatutako neurketan, eta bigarren zatian hiru puntuak lortzetik gertu izan zen taldea

Anaitasunak neurketa ona burutu zuen Bermeoren aurka, baina ez zituen merezi zituen hiru puntuak batu. Lehen zatia borrokatuagoa izan zen, aukera gutxiagokoa, baina bigarrenean Quindosek zuzentzen duen taldeak ez zion arnasa hartzen utzi talde bizkaitarrari, eta hiru puntuak batzeko merezimenduak egin zituen. IƱigo Arzalluzek, 86. minutuan, gertu izan zuen bat eta hutsekoa.

Irakurri gehiago

Beste puntu bat batu du Anaitasunak Zubietan

Real Sociedad C 0
Anaitasuna CD 0

Gure mutilen taldea defentsa lanean zentratu da gaur goizean Zubietan, eta txuri-urdinen aurka puntu bat batzeko moduan izan dira

Hirugarren Mailako taldeak neurketarik galdu gabe jarraitzen du lau partida jokatu eta gero. Gorrixek Real Sociedad C izan dute gaurkoan aurkari, eta defentsan lanean zentratu ondoren, beste puntu bat batzeko moduan izan dira gureak. Aukera gutxi sortu dituzte talde biek, eta ondorioz ez da neurketa zirraragarria izan.

 

Irakurri gehiago