Ordizian hasi eta Elgoibarren amaitu

Gaur egin du Gipuzkoako Futbol Federazioak Donostian duen egoitzan Ohorezko Mailako zozketa. Anaitasunak etxetik kanpo hasi eta amaituko du denboraldi berria.

Ordiziako Altamira futbol zelaian hasiko du liga txapelketa Anaitasunak irailaren 11ko asteburuan, eta Elgoibarko Mintxeta futbol zelaian amaituko du 2017ko maiatzaren 28ko asteburuan.

Azaroaren 13ko eta 20ko asteburuan Igor Quindosek zuzentzen duen taldeak bi neurketa jokatuko ditu jarraian Txerloian. Partida horiek Hondarribia eta Mondragonen aurkakoak izango dira, hurrenez hurren. Hain zuzen, aurten lau talde berri izango dituzte gure mutilek aurkari iazko taldeekin alderatuta. Hirugarren Mailatik jaitsi den Aretxabaleta, eta Gorengoen Mailatik igo diren Mondragon, Amaikak Bat eta Vasconia.

Ikusi egutegia