Futbol Eskolan izen-emateko egunak
Futbol Eskolako neska-mutilek izena emateko aukera izango dute datorren astean Txerloiako bulegoetan. Izena emateaz gain, arropa probatzeko aukera ere egongo da. Uztailaren 26an, nesken txanda izango da, eta uztailaren 27an, berriz 2006-2007 urteetan jaiotako mutilena.
Uztailaren 26an, 11:30ean hasita, nesken txanda izango da. Izen-ematea eta arropa probaketa Txerloiako bulegoetan izango da.
Uztailaren 27an, bestalde, Anaitasunak bi txandatan banatuko ditu mutilen izen-emate eta probatze egunak. 2006an jaiotakoen txanda 17:30etatik 18:30etara bitartean izango da. 2007an jaiotako mutilen txanda, berriz, 18:30etatik 19:30etara izango da. Mutilen kasuan ere Txerloian egingo da.