Gehiegizko zigorra

Anaitasuna CD 1
Oiartzun 2

Oiartzun bi aldiz iritsi zen Xubanen atera, baina bi gol lortuta, Anaitasuna markagailuan atzetik eta lotuta jokatzera behartu zuen

Baloia oinetan zutela hasi zuten gorrixek neurketa, aurkariaren zelaian baloi asko lapurtu eta berreskuratu zituten, baina oiartzuarrek lortutako golak asko jaitsi zuen neurketaren erritmoa. Kanpoko taldea bere zelaian jarri eta aukerak egitea asko kostatu zitzaien gure mutilei. Atsedenaldira iritsi aurretik berdinketa lortu zuten gureek, eta aurretik jartzeko abagune garbi bat ere izan zuten. Bigarren zatian, berriz ere bisitariak izan ziren gola egitea lortu zutenak. Gure mutilek hiru-lau aukera garbi izan zituzten zerbait lortzeko, baina ez zuten besteetako eguna izan mutilek.

Irakurri gehiago

Ametsa egia izatetik gertuago

Touring 1
Anaitasuna CD 4

Lehen zatiko azken zortzi minutuetan hiru gol egin zituzten gorrixek. Neurketa garrantzitsu bat aurrera ateratzea lortu zuen Anaitasunak Fanderia zelaian

Neurketako bost golak lehen 45 minutuetan izan ziren. Ondo hasi zuen neurketa Anaitasunak, bigarren minutua betetzerako aurrea hartu baitzuen markagailuan. Ondoren, orduerdia pasa eta bost minutura epaileak Touringen aldeko penaltia adierazi zuen, eta banakoa lortu zuten etxekoek. Ondoren, baina, urre koloreko minutuak iritsi ziren Anaitasunarentzat. Zortzi minututan hiru gol lortuta, bat eta laukoarekin hartu zuten atsedenaldian aldageletarako bidea.

Irakurri gehiago

Oporren bueltan jarraitu behar

Anaitasuna CD 0
Aretxabaleta 0

Neurketa alde batera zein bestera erortzeko aukerak izan ziren arren, hutsean amaitu zen Txerloian Aretxabaletaren aurka jokatutako neurketa

Lehen zatia bisitariena izan zen, eta lehen 45 minutuetan izan zituzten aretxabaletarrek gol aukera garbienak. Gureek ere izan zuten abagune garbi bat atezainaren aurrean gelditu ziren jokaldi batean. Bigarren zatia irekiagoa izan zen, baina aukera gutxiago ikusi ziren berdegunean. Ander Arabaolaza aurrelariak gertu izan zuen luzapenean garaipenaren gola.

Irakurri gehiago

Lider jarraitzeko asmoa du talde honek

Mondragon 2
Anaitasuna CD 4

Bigarren zatiko lehen 15 minututan lehen zatian egindako okerrak zuzendu zituzten mutilek Arrasaten

Azkar hartu zuten gure mutilek aurrea Arrasateko Mojategin, laugarren minutuan. Ondoren, baina, behera egin zuen taldeak, eta Mondragonek hori baliatu zuen neurketa iraultzeko. Bigarren zatiko lehen hamabost minutuetan, Anaitasunak erabat ezeztatu zituen etxekoak, eta hamabost minututan hiru gol eginda neurketa bideratu zuen.

Irakurri gehiago

Zaplastekoak ez dezala ametsa eraitsi

Hondarribia 4
Anaitasuna CD 1

Aurreko urtean bezala, aurtengoan ere kale egin dute gureek Hondarribian. Ondartzan zaplasteko gogorra jaso zuen Ohorezko Mailako taldeak

Iazko oroitzapenak txarrak izan baldin baziren, zer esan aurtengoi buruz. Anaitasunak astindu handia jaso zuen Hondarribiara egindako bidaian. Lehen zatia amaitzerako hiru eta huts zen aurretik etxeko taldea, eta bigarren zatian aukera gutxi izan zituen Igor Quindosen taldeak neurketan sartzeko. IƱigo Arzalluzek egin zuen Anaitasunaren ohorearen gola.

Irakurri gehiago