Getariako KETA jasotzeko deialdia (Larunbata, 16:30)

Gipuzkoako Ohorezko Mailako 7. jardunaldiko neurketa izango du Anaitasunak bihar Txerloian. Arratsaldeko 16:30etatik aurrera Getariako KETA hartuko dute Igor Quindosen mutilek. Getariarrak sailkapeneko azkeneko postuan dira, jokatutako sei neurketak galdu baitituzte.

Lau gol egin dituzte kostaldekoek, eta hamabost jaso. Beltzetik zurira jauzi eginez, gurean bestelako kontuak daude. Hamalau gol egin dituzte lehen sei jardunaldietan Quindosen mutilek, eta jaso aldiz bi soilik. Honek txapelketa honetan gol gutxien jaso duen taldea izatera eraman du Anaitasuna.

Estatistikak albo batera utziz, biharko neurketa dute jada gureek buruan. Maila ona erakutsi du orain arte etxean eta halaxe jarraitu nahi dute bihar ere. Gaur amaitu dituzte aste honetako prestaketa lanak eta entrenatzaileak ondorengo 18 jokalariak deitu ditu Getariako KETAren aurkako neurketarako.

Deialdia:

Atezainak: Asti, Xuban

Atzelariak: Zulaika, Izagirre, Markel, Tomao, Landa, Rubio

Erdilariak: M. Pastrian, Elorza, Xabi Soraluce, Unai, Aramendi, I. Arzalluz

Aurrelariak: Ander, Mendizabal, M. Arzalluz, Ioannes