Anaitasuna 3-0 Aretxabaleta, iruditan
Maialen Arzalluz argazkilariak iruditan bildu du joan den zapatuan mutilek Aretxabaletaren aurka lortutako garaipena. Eskerrik asko!
Maialen Arzalluz argazkilariak iruditan bildu du joan den zapatuan mutilek Aretxabaletaren aurka lortutako garaipena. Eskerrik asko!
Datorren zapatuan, maiatzak 25, berebiziko garrantzia duen neurketa jokatuko du Anaitasunako mutilen lehen taldeak, Eibarren. 17:30ean hasiko da Unbe Inferior zelaian Eibar eta Anaitasuna taldeen arteko neurketa, eta gorrixek puntu bat atera beharko dute bigarren postuari eusteko.
Gaur, maiatzak 19, zazpi urte bete dira Anaitasunako mutilen lehen taldea Hirugarren Mailara igo zela. 2012ko maiatzaren 19an hutsean berdindu zuen Txerloian Anaitasunak Elgoibarren aurka. Aitor Arrate entrenatzaileak zuzentzen zuen orduan taldea, eta 68 puntu batu zituen —20 irabazi, 8 berdindu eta 6 galdu—.