Zabalik jarraitzen du Zuzendaritza Batzorde berria osatzeko deialdiak

Pedro Urdapilleta presidente duen Zuzendaritza Batzordeak bosgarren urtea du klubaren agintaldian. Klubak gogorarazi nahi du Zuzendaritza Batzorde berria osatzeko deialdiak zabalik jarraitzen duela.

Zuzendaritza Batzordearen kargua hartzeko asmoa duen talderik, edota horretarako intentziorik duen inor baldin badago, gaur egungo Zuzendaritza Batzordeko presidentea den Pedro Urdapilleta presidentearekin jarri beharko du harremanetan, 605 77 57 94 telefono zenbakira deituta.