Hirugarrena jarraian


Anaitasuna CD 1
Tolosa 0

Mikel Aramendiren golak hiru puntu eman zizkion Anaitasunari

Anaitasunak bere hirugarren garaipena lortu zuen jarraian larunbatean Tolosari 1-0 irabazi ostean. Partida kaxkarra baina gogorra izan zen Txerloiko Futbol Zelaian jokatutakoa. Horren adibide garbia da, partida bi taldeak 10 mutilekin amaitu izana. Azpimarratzekoa izan zen baloirik gabe etxeko taldeak egin zuen presio-lana.

Arauzko lehen 45 minutuetan, joko gutxi ikusi zen bi taldeen partetik. Tarteka aurkariaren atera iristen ziren, baina, argitasun gutxirekin. Horrela, 11. minutuan, etxekoei hiru puntuak emango zizkien gola sartu zuen Mikel Aramendik. Zulaikak eskuin aldetik ezker oinarekin burututako erdiraketa aprobetxatu zuen ezker hegaleko jokalariak, atzelariari bizkarra hartu eta kontrol bikain baten laguntzarekin ezkerrez Tolosaren atea zulatzeko.

Ondoren izan zituen pare bat aukera Anaitasunak markagailuan aldea handitzeko, baina, Joritzek langa gainetik jaurti zuen Iker Pastrianek buruz area barruan utzitako baloia. Tolosak ere ustekabeko bat edo beste ere eman zuen Txerloian. Tolosarrek buruz egindako errematea, Astik kornerrera bidali zuena es aterako.

Bigarren erdian, Tolosak aurrerapausoa eman zuen, berdinketaren bila, bereziki lehen 20 minutuak pasa ostean. Bitartean Anaitasunak aukera garbi bat izan zuen, partida ixteko, baina Joritzen jaurtiketa Tolosako atzelariek atera zuten.

Tolosak jokoz baino gehiago gogoz jardun zuen Astiren atera hurbiltzen, inertziak bultzatuta. Anaitasuna ere bat gutxiagorekin gelditu zen BeƱat Landari bigarren txartel horia atera ostean, eta atea ixten saiatu ziren.

Epaileak amaierako txistua jo arte sufritu behar izan zuten etxekoek hiru puntuak bereganatzeko. Lehen hamar sailkatuen barruan dira gorrixek, hirugarrenarengandik puntu bakar batera. Datorren jardunaldian Antzuolari egingo dio bisita. Azken sailkatuak dira antzuolarrak, baina, partida zaila izango da Estalako futbol zelaian jokatu beharrekoa.