Arnasaren hiru puntuak

Anaitasuna CD 5
Usurbil 0

Anaitasunak goitik behera menderatu zuen Usurbil igandean

Asnasa hartu du Gerdau-Anaitasunak Usurbilen aurka hiru puntu lortu ostean. Arnasa hartzeko puntu garrantzitsuak lortu zituen etxeko taldeak. Bost gol sartuta lortu zuen Anaitasunak aurreko asteetan erakutsi zituen zalantzak uxatzea.

Lehenengo zatia aurreko astekoaren antzekoa izan zen. Anaitasuna intentsitate handiarekin hasi zen eta 3. minutuan hartu zuen aurrea Anaitasunak. Iker Pastrianek area ertzeko erretxaze bat baliatu zuen ezkerrez Usurbileko atezaina gainditzeko. Oso erraz ari ziren etxekoak hasierako minutuetan eta aukera bat edo beste ere izan zuten korner batean. Hala ere, lehen ordulaurdena pasa arte ez zuen bigarren gola lortzerik izan. Berriz ere Iker Pastrian izan zen goleatzailea. Ioritz Mendizabalek egindako pasa baten ostean ate aurrean utzi zuen Pastrian eta honek ez zuen atearen aurrean barkatu. Hurrengo minutuak lasaitasun handiagoz hartu zituen Anaitasunak, baina, baloiaren eta partiduaren kontrola beraiena izan zen denbora guztian. Usurbil ez zen izan gai Astiren atea arriskuan jartzeko.

Bigarren zatia, lehengo lepotik burua. Anaitasuna jaun eta jabe zen. Lasai ari zen jokatzen eta itxura ona ematen. Horrela hasi eta 10 minutura partidua itxi zuen Iturberen taldeak. Ezker hegaletik egindako erdiraketa bat aprobetxatu zuen Ioritz Mendizabalek buruz baloia sareetara bidaltzeko. Aspaldiko partez hiru puntuak etxean geldituko ziren. 65. minutuan iritsi zen laugarrena. InĊ½igo Arzalluz izan zen goleatzailea. Area ertzean hartu zuen baloia, eta hainbat atzelari atzean utzi ostean, honek egindako jaurtiketa zuzenean joan zen ate barrura. Anaitasuna golik ez jasotzean zentratu zen eta orduan kontraerasoan izan zituen azken aukerak. Partida amaitzeko bost minuturen faltan iritsi zen bosgarren eta azken gola. Anderrek atezainaren erretxatze bat aprobetxatu zuen denboraldi bere bigaren gola lortzeko. Azken emaitza 5-0 izan zen.

Garaipen borobila lortu zuen igandean Anaitasunak eta erakutsi zuen ez dela sailkapeneko beheko postuetan egoteko taldea. Pixkanaka pixkanaka posizioak igotzea da taldearen asmoa eta datorren astean Ostadarri egin beharko dio bisita. Lasartearrak beheko postuetan dira, Anaitasuna baino 3 puntu gutxiagorekin.