Bigarren berdinketa jarraian

Anaitasuna CD 1
Pauldarrak 1

Egindako lan txukunak ez zuen merezitako fruiturik eman.

Joan den larunbatean Euskal Ligako gorrixek, barakaldoko Pauldarrak taldearen aurka neurtu zituzten indarrak. Bisitariak sailkapen nagusian hirugarren postuan aurkitzen ziren eta partida estua aurreikusten San Juan futbol zelaian.

Lehen zatian aurreko astean bezala, joan etorri asko izan zen bi taldeen eskutik, aukera garbienak ordea Zubizarretaren taldearenak izan ziren. Partidako lehen minutuetan, Maiderrek buruz egindako errematea, langarekin aurkitu zen, azkoitiarren lehen abisua. Gola behar zen eta iritsi zen. 42. minutuan bidali zuen Oihane Ucinek baloia sareetara, korner batean buruz egindako erremateak, arerioaren atea zulatzea lortu zuenean. Horren ondorioz atsedenera aurretik joan ziren etxekoak.

Atsedenetik bueltan gogotik lan egin behar zutela jakin bazekiten gureek. Helburua gutxienez emaitzari heustea zen eta gogotsu atera ziren zelaira helburu garbi horrekin. Baina partida hauetan, oso gutxitan gertatu ohi da desio dena eta, 51. minutuan banakoa egin zuten barakaldokoek.

Hortik aurrera gorrixek ez zuten bururik jeitsi eta 3 puntuak eskuratzeko lanean jarraitu zuten baina ez zen golik iritsi. Amaieran banakoa eta puntu bana bi taldeentzat.

Datorren astean Zubietara joan beharko dute gorrixek, sailkapen nagusian lehen postuan dagoen Errealaren bigarren taldearen aurka lehiatzera eta han ere duten onena emateko prest izango dira zihur.