Konfidantzazko puntua

Leioako Emakumeak 1
Anaitasuna CD 1

Bederatzi partidetan garaitua izan ez den talde baten aurka, Libe Urtzelairen golak, puntu bat baino gehiago eman zion taldeari.

 

Azken asteburuan Leioara egin zuten bidaia Euskal Ligako Anaitasunako neskek. Sailkapen nagusian bosgarren postuan zegoen Leioako Emakumeak taldea zuten arerio.Ez zen irteera erraza gorrixentzat baina esku hutsik ez itzultzea zuten helburu.

Bertan, lehenengo zati oso parekatua ikusteko aukera izan zen. Joan etorri asko bi taldeen eskutik. Gorrixek orokorrean lan ona egiten ari ziren baina, lehen zatiaren ondarrean, 42.minutuan hain zuzen ere, defentsan egindako huts batek zigor handia ekarri zien. Etxekoek egin bai zuten partidako lehen gola. Beraz, atsedenera 1-0rekin joan ziren gure neskak.

Bigarren zatian berriro ere Zubizarretaren taldea gogotsu atera zen zelaira. Borrokatzeko prest zeuden azkoitiarrak eta exigentzi handiko partida hartan euren hoberena ateratzeko prest agertu ziren. Gola behar zuten eta baita lortu ere. 73.minutuan korner batetaz baliatuz banakoa egin zuen Libe Urtzelaik buruz.

Bi taldeak, geratzen ziren minutuetan saiatu baziren ere, ez zuten gol aukera garbirik egiterik lortu eta markagailua ez zen gehiago aldatu. Puntu bana beraz bi taldeentzat.