Argazki bidez zozketatuko du Anaitasunak abuztuko bazkide txartela

Uztailean egin bezala, abuztuan ere Anaitasunak bazkide txartel bat zozketatuko du hilaren amaieran. Oraingo honetan, oporralditik jasotako argazkiak hartuko ditu kontuan klubak.

Zauden lekuan zaudela, Anaitasunako kamiseta gorriarekin argazkia bidali beharko du zozketan izena eman nahi duenak. Horretarako Anaitasunak dituen sare sozialetan (Facebook, Twitter edo Instagram kontuan) Anaitasuna aipatu beharko du erabiltzaileak, #AupaGorrixek traola erabiltzeaz gain. Argazkiak bidaltzeko azken eguna abuztuak 31 izango da.

Anaitasunak, jasotzen dituen argazki guztien artean zozketa egingo du. Beraz, saiatu zaiteze argazki originalak ateratzen eta bidali Anaitasunari.

Animatu zaitezte eta lortu 2016/17 denboraldiko bazkide txartela doan!