Oxigenazio tratamendua Txerloiako berdegunean
Gaur hasi dira Txerloiako zelaian urtero egiten den oxigenazio tratamenduarekin.
Gaur hasi dira Txerloiako udal futbol zelaian belarrari urtero egiten zaion oxigenazio tratamenduarekin. Traktore batek zelaian zuloak egin eta belar kiribilak altxatzen duen bitartean, beste traktoreak kiribil hauek jasotzeko lana egiten du. Bihar zelaia hondarrarekin estali eta belar hazia botako dute. Hemendik hamabost egunera, berriz, ongarria zabalduko dute zelaian, eta belar txarren aurkako tratamendua egingo dute.