Anaitasunak datorren denboraldirako bi bazkidetza zozkatuko ditu

Anaitasuna 2016/17 denboraldira begira jarrita dago dagoeneko, eta sare sozialak indartzea du helburuetako bat. Asmo hori betetzeko, klubak datorren denboraldiko bi bazkide txartel zozketatuko ditu Facebooken, Anaitasunako orrialde berriari "Atsegin dut" botoian ematen dioten erabiltzaile guztien artean.

Bi zozketa egingo ditu klubak, lehena uztailaren amaieran eta bigarrena Andramaixen ostean. Anaitasunak, modu honetan, sare sozialei bultzada eta garrantzia handiagoa eman nahi die, eta bazkide txartel bana zozketatuko ditu hilabete bakoitzaren amaieran. Zortedunak zein izan diren orrialde bertan argitaratuko ditu klubak.

Zozketan parte hartzeko baldintzak honako hauek dira:

1. Azkoitiarra izan behar du, edo Azkoitian bizi behar du erabiltzaileak.

2. Anaitasunako facebook orrialde berriari "Atsegin Dut" eman.

3. Albistea partekatu.

4. Anaitasunaren Facebook orrialdean bertan komentario edo iruzkin bat utzi.

OHARRA: Kontu zaharrean egindako iruzkinek ez dute balioko, ez eta partekatzeek ere.