Gorrixen Egune ospatuko du gaur Anaitasunak

Anaitasunak denboraldi amaierako bazkaria egingo du gaur Joseba Jatetxean. Ohiko egitaraua izango du aurten ere Gorrixen Egunak.

GorrixenEgune

Pasa den urteko Gorrixen Egunean sarituak izan ziren golegileak eta jokalari nabarmenenak

Anaitasunan jokatutako guztien omenez eta aurten lortutako balentriak eskaintzeko meza egingo da 13:00etan herriko Parrokian. Behin meza amaituta, 14:00ean, bazkaltzera joango dira Joseba Jatetxera. Bazkaria amaitutakoan, azkenik, urteroko sari banaketa egingo da: talde bakoitzean gol gehien egin dituen jokalaria eta denboraldian zehar gehien nabarmendu den jokalaria sarituko ditu klubak.