Etxeko azken neurketa (Larunbata, 17:00)

Bihar arratsaldeko 17:00etan Ohorezko Mailako taldeak denboraldi honetako etxeko azken neurketa jokatuko du. Aurrean maila galdu berri duen Orioko Futbol Taldea izango dute Igor Quindosenek. Nahiz eta aurkariek maila galduta duten, neurketa zaila izango da biharkoa eta Txerloiako harmailak leporaino bete behar ditugu gure mutilak Hondarribiko neurketara aukerekin iritsi daitezen.

Orion abenduaren 31an jokatutako neurketan Anaitasunak bat eta bost irabazi zuen. Ordukoan Ander Arabaolazak hiru gol egin zituen eta beste biak Aramendi eta Mendizabalen eskutik iritsi ziren. Biharko neurketan gure mutilek ez dute horrenbesteko erosotasunik aurkituko inondik inora eta jokalariek eta zaleek elkarren eskutik joan beharko dute. Zaleei iritsi zaie talde honekiko dute maitasuna erakusteko ordua.

Biharko helburua neurketa irabazi eta dena denboraldiko azken neurketan erabakitzeko uztea izango da. Aste honetan ere hiru lan saio egin dituzte gureek eta ostiral arratsalde honetan egindako entrenamenduaren ostean jakinarazi du Igor Quindos entrenatzaileak Oriokoren aurkako neurketarako deituko dituen 18 jokalariko zerrenda. Markel Eskurtza, partida bateko zigorra bete ostean, berriz ere deialdian da. Hemen deialdi osoa:

Deialdia

Atezainak: Asti, Xuban

Atzelariak: Godoy, Zulaika, Izagirre, Markel, Joritz, Beitia

Erdilariak: Unai, Landa, Mikel Pastrian, Xabi, Aramendi, IƱigo Arzalluz

Aurrelariak: Ander, Mikel Arzalluz, Mendizabal, Ander Pastrian