Jubenil neskak txapeldun!

Pasa den larunbatean Jubenil neskek Azpeitiko Lagun Onaki irabaztea nahikoa zuten eta ez zuten hutsik egin, nahiz eta markagailuan bat eta huts atzetik hasi zuten neurketa. Bat eta bi irabazi ostean, Liga amaitzeko neurketa baten faltan, txapeldun gelditu da Pedro Galarraga eta Iosu Arozenak gidatutako taldea.

JN

Legun Onak 1
Anaitasuna CD 2

Aurrez espero zuten bezala Lagun Onakekoak ez zeuden gure neskei bidea oztoporik gabe lagatzeko prest, eurek ere Liga lortzeko zituzten aukera apurrak baliatu nahi baitzituzten. Neurketa hastearekin batera gureek garbi utzi zuten irabaztea bakarrik zutela buruan, eta oso motibatuta, indar eta su ibili ziren lehen minutuetan.

Partiduaren lehen zatian gureen hutsune bat baliatu zuten etxekoek gola egiteko, lesio baten ondorioz aldaketa bat egin behar izan baitzuten. Urduritasunak lerro guztietan nabariak ziren, baina bereziki defentsan oso urduri azaldu egon ziren. Lehenengo zatia amaitu aurretik berdinketa lortu zuten gureek eta partidua pixkanaka orekatzea lortu zuten.

Bigarren zatiko zatitik handienean zelaiaren jabe izatea lortu zuten eta Liga txapelketa eman ziezaiekeen gola gero eta gertuago ikusten zuten gureek. Lan onaren ondorioz, bat eta bikoa markagailuan igotzeko gola egitea lortu zuten. Azken hamabost minutuak oso luzea izan ziren gure neskentzat eta sufritzea egokitu zitzaien, Lagun Onakek asko bultzatu baitzuen.

Garaipen honekin Liga txapeldunak dira gure neskak! Zorionak!

Golegileak: Maider Badiola eta Oihane Ucin