Batzar Orokorra (Uztailak 3, 19:00etan Elkargunean)

Uztailaren 3an, Gorrixen Egunaren bezperan izango da C.D. Anaitasunaren 2014-2015 denboraldiko Batzar Orokorra. Elkarguneko Aretoan izango da batzarra, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Bertan, besteak beste, 2014-2015 denboraldiko laburpena egitea izango da helburu nagusia. Ekonomiaren ikuspuntutik, antolakuntza aldetik eta kirol arloari erreparatutako errepaso bat egingo da lehenik eta behin hau eginda, datorren denboraldirako helburuak azaltzera igaroko da Zuzendaritza.

Zuzendaritzak bazkideei eta bazkide ez direnei gonbitea luzatu nahi die C.D. Anaitasunaren batzar nagusi honetan parte hartu dezaten.