Denboraldiko azken deialdia (Larunbata, 17:30)

Denboraldia iritsi da azkenera, Anaitasunak bihar esango dio agur 2014/15 denboraldiari Lesakan. Aurrean Beti Gazte izango dute Iturberenek, sailkapeneko bederatzigarrena. Denboraldia garaipen batekin agurtzea dute helburu gure mutilek eta horretan saiatuko dira bihar.

Lehen itzulian ikusitako aurkari desberdina aurkituko du Anaitasunak bihar Mastegiko futbol zelaian. Orduan Anaitasunarekin goiko postuengatik borrokan ari zen taldea etorri zen Txerloiara, baina gaur ez du ezer jokoan Anaitasunak bezalaxe. Partida prestatzeko bi lan saio burutu ditu taldeak eta azken entrenamenduaren ostean eman zuen aditzera Aitor Iturbe entrenatzaileak denboraldiko azken deialdia.

Hemen zerrenda osoa:

Atezainak: Remen, Kaiet

Atzelariak: Godoy, Izagirre, Zialtzeta

Erdilariak: Unai, Agirre, Elorza, M. Pastrian, I. Arzalluz, Aramendi, Landa

Aurrelariak: A. Pastrian, Ander, M. Arzalluz, Mendizabal