Summer Fun Udalekuak
Sasoiko Ongizate Zentruak eta Aizterri Hizkuntza Zerbitzuak elkartu eta uda honetarako udalekuak antolatu dituzte. Summer Fun izenez deituko dituzte udaleku hauek, ondo pasatzeaz gain, ingelesa eta kirola uztartzea izango da berauen helbururik nagusiena.
Udalekuak bi txandetan banatuko dituzte. Lehen txanda ekainaren 29tik uztailaren 10era arte izango da eta bigarrena, berriz, uztailaren 13tik 24ra. Hala ere, hilabete guztia burutu nahi duenarentzat ere izango da lekurik, hau da, bi txandetan izena emateko aukera dago. Astelehenetik ostiralera, egunero goizeko 9:30etatik eguerdiko 13:30ak arte uztartuko dituzte gaztetxoek kirola eta ingelesa.
Horretarako hiru taldetan banatu dituzte udalekuak, adinaren eta ikasturtearen arabera. Honez gain, talde bakoitzak gutxienez bi irteera edo egunpasa egingo dituela ohartazi nahi izan dute antolatzaileek. Jarduera desberdinak burutuko dituzte:
1. taldea: LH 3 eta LH 4 (Futbola, saskibaloia, pilota, tenisa, igeriketa eta ur-jolasak, volley-a, patinajea, surfa, zaldiketa, ginkanak eta olinpiadak).
2. taldea: LH 5 eta LH 6 (Futbola, saskibaloia, pilota, igeriketa, ur-jolasak, eskalada, volley-a, patinajea, snorkel, surfa, zaldiketa, ginkanak eta olinpiadak).
3. taldea: DBH 1 eta DBH 2 (Kayak, orientazioa, BTT, snorkel, paintball, eskalada, volley-a, surfa, zaldiketa, ginkana eta olinpiadak).
Prezioak ere talde bakoitzarentzat desberdina izango diraa, eta ordainketa txanda bat edo hilabete osoaren arabera egin beharko da. Izen ematea ekainaren 12ra arte dago zabalik. Yoko kirol dendan eman beharko dute izena interesatuek, eta Rural Kutxan egin ordainketa. Hemen prezioak:
1. taldea: txanda bat 110€ / hilabete osoa 200€
2. taldea: txanda bat 130€ / hilabete osoa 250€
3. taldea: txanda bat 160€ / hilabete osoa 300€