Infantil nesken A taldea finalean da
Infantil nesken A taldeak datorren astean jokatuko den finalerako txartela lortu du gaur eguerdian Añorgako Rezola futbol zelaian etxeko taldea bi eta hiru menderatu ostean. Gauzak ondo jarri baldin bazaizkie ere, azkeneko zatian asko sufritu dute gureek txartela lortzeko
Jokalariak eta gurasoak finalerako txartela ospatzen (Argazkia: Goretti Alberdi)
Anaitasunak datorren asteburuan jokatuko den finalerako txartela lortu du Añorgari irabazi ostean. Lehen bi zatietan nagusi izan da.
Lehen zatia hasi eta berehala Anaitasuna aurretik jarri da Leire Uzinek egindako gol bati esker. Bigarren golak ere ez du asko iraun iristen. Handik minutu gutxira Jone Larrañagak huts eta bikoa egin baitu.
Bigarren zatian Ihintza Arakistainek abantaila handitu eta hein handi batean txartela ia-ia ziurtatuta utzi du Anaitasunarentzat, baina hirugarren zatian etxekoak esnatu eta denbora gutxian bi gol egin ostean gauzak asko estutu dizkie gureei.
Hala ere ez da gehiagorako betarik izan eta datorren astean jokatuko den finalean izango da Alesonek eta Alik entrenatzen duten taldea.