Hondarribia hartzeko zerrenda (Larunbata, 17:00)

Anaitasunak denboraldiko etxeko azken partida jokatuko du larunbatean bizia jokatzen ari den Hondarribiaren aurka. Jaitsiera postuak bi puntura baino ez dituzte hondarribiarrek eta bihar Txerloian punturen batzea beharrezkoa izango dute Ohorezko mailan jarraitzeko borrokan jarraitu nahi badute. Anaitasunak jokoan ezer ez duen arren, lehen taldeko kide batzuk azken aldiz jokatuko dute Txerloian.

Azken 15 puntutatik lau bakarrik batu ostean, hondarribiarrei deboraldi amaiera asko zaildu zaie. Eta egoera zailean iritsiko dira bihar Txerloiara. Punturen bat batzea ezinbestekoa izango dute jakinik azken jardunaldian bi puntu azpitik duen Usurbilen aurkako partida izango dutela.

Anaitasuna

Talde osoa partida hasi aurreko minutuetan (Argazkia: Nagore Orbea)

Anaitasunak bere aldetik etxeko azken partida irabazi nahi du. Aurreko astean Hernaniren aurka jasotako jipoia ahaztu eta lehen taldeko kide batzuk taldea utziko dutenez, garaipen batekin agurtzea bezalako omenaldirik ez zaie gelditzen.  Gaur arratsaldeko lan saioarekin amaitu dute asteko jarduna, eta Aitor Iturbe entrenatzaileak ondorengo zerrenda eman du bihar Hondarribia mendean hartzeko.

Hemen zerrenda osoa:

Atezainak: Kaiet, Remen

Atzelariak: Landa, Zulaika, Izagirre

Erdilariak: Unai, Elorza, M. Pastrian, I. Arzalluz, Iraitz, Aramendi, Agirre

Aurrelariak: A. Pastrian, Mendizabal, Ander, I. Pastrian, M. Arzalluz