Izpi Optikaren eskaintza martxan

C.D. Anaitasunaren babesle den Izpi Optikak eskaintza berri bat jarri du martxan. Gainontzeko babesle eta laguntzaileek egindako promozioen ostean eta uda gainean dugula aprobetxatuz Anaitasunako jokalari eta berauen gurasoentzako deskontu bereziak martxan jartzea erabaki du Izpi Optikak ere.

IZPI

Izpi Optikak deskontuak egingo ditu udari begira

Uda, eguzkia eta beroa berehala izango dira gurean eta Anaitasunaren baitan dauden jokalariek eta hauen gurasoek betaurrekoetan deskontu bereziak izango dituzte. Eskaintza honez gain ikusmen azterketa eta lentilen egokitzapena doan egiteko aukera ere emango ditu Izpi Optikak. Anaitasuna eta babesleen artean dagoen hartu-eman onaren ondorio zuzenak dira horrelako eskaintzak.

Beraz Anaitasunatik gonbitea luzatu nahi da Izpi Optikatik pasatu eta deskontu hauetaz gozatzeko. Ez galdu alferrik aukera eta aprobetxatu!