Hernaniren aurkako deialdia (Larunbata,16:30)

Anaitasunak bihar Zubietan jokatu beharko du Hernaniren aurkako partida. Nahiz eta ezer egon ez jokoan, Anaitasunak lau onenen artean amaitu nahi du denboraldia eta Zubietan aukera polita izango du horretarako. Aurrean sailkapeneko hirugarren sailkatua izango du, gaur-gaurkoz lau puntura dagoena, eta alde hori murriztu eta Hernanirengana gerturatzea du helburu Aitor Iturberen taldeak.

AnaiGola

Ander Arabaolaza Ordiziaren aurka egin zuen goleko jokaldian

Anaitasuka ostegunean burutu zuen aste honetako azken lan saioa eta Iturbe entrenatzaileak orduan eman zuen jakitera zerrenda. Aldaketa batzuk izan dira deialdian nahiz eta 17 jokalari eramango dituen. Atezainetik hasita, Asti min hartuta da eta bere lekua Preferente mailako Kaietek hartuko du. Josu Godoy ere ez da Zubietan izango eta honen ordez Ion Izagirre jubenila sartu du deialdian Iturbek. Beitiak ere min hartu zuen astearteko lan saioan eta ez da partida jokatzeko moduan. Bere ordez Ioritz Mendizabal sartu da deialdian.

Hona hemen zerrenda osoa:

Atezainak: Remen, Kaiet

Atzelariak: Zulaika, Tomao, Zialtzeta, Izagirre

Erdilariak: Unai, Landa, Elorza, M. Pastrian, Aramendi, I. Arzalluz, Alex

Aurrelariak: Ander Arabaolaza, A. Pastrian, M. Arzalluz, Mendizabal