Apirilaren amaieran harrobiak utzitako emaitzak

Asteburu gorabehertsua izan zen pasa den jardunaldia. Preferenteek jipoi handia jaso zuten Arrasatera egindako bidaian, Ohorezko kadetee mutilek ere itxura kaskarra eman zuten eta neskak, berriz, ez ziren gai izan Eibar mendean hartzeko. Aipatzekoak Infantil nesken A zein B taldeak etxetik kanpo emandako maila. Intxaurdi eta Arizmendi taldeak erraz hartu zituzten mendean gureek eta garaipen garrantzitsuak eskuratu zituzten.

Preferente maila

Arrasate 5
Anaitasuna CD 1

Larunbat arratsaldean porrot gogorra jaso zuten Preferenteek

Partida zaila zuten aurretik gureek, Arrasate bigarren postuarengatik borrokan ari den taldea baita gaur-gaurkoz. Hasieratik ondo kokatuta atera zen etxeko taldea eta Anaitasunari asko kostatu zitzaion partidan sartzea. Erasoan ez zuten min handiegirik egiten, baina atzeko lerroetan adi zeuden une guztia eta presio-lana ere ongi egiten zuten.

Aukerak egitea asko ari zitzaion kostatzen Anaitasunari eta etxekoak tarteka egiten zuten. Jokaldi horietako batean etxeko jokalari baten abiadura baliatuta lehen gola iritsi zen. Partidan erabat sartuta ziren etxekoak eta falta batetik etxekoen bigarren gola etorri zen, eta handik minutu gutxira hirugarrena korner batean.

Bigarren erdian hobeto ekin zion partidari Anaitasunak, batik bat presioan lehen zatian ondo egin ez ziren gauzak hobeto egiten hasi zelako. Hala ere, ez zen nahikoa izan eta laugarrena egin zuten etxekoek. Berehala, ordea, Julen Morgadok falta jaurtiketa geldiezin batean Anaitasunaren gola egin zuen. Gola egin eta bereheala Morgado berak bigarren txartel horia ikusi zuen eta azken minutuak gizon bat gutxiagorekin egin zituen Anaitasunak. Bosgarren eta azken gola ere laster iritsi zen. Partida kaskarra burutu zuten Preferenteek.

Datorren jardunaldian Ilintxa jasoko dute.

Ohorezko kadete mutilak

Anaitasuna CD 2
Elgoibar 5

Ostiral goizean porrot gogorra jaso zuten Ohorezko kadete mutilek etxean

Partida txarra burutu zuten gureek eta berehala ziren atzetik markagailuan. 20. minutuan Elgoibarrek aldea handitzea lortu zuen. Hala ere korner jokaldi batean Anaitasunak lehen gola egin zuen. Xabier Azkoitiak atera eta Danelek bigarren zutoinean bat eta bikoa jarri zuen markagailuan.

35. minutuan Joanesek area kanpotik partida berdintzea lortu zuen. Merezi ez arren atsedenaldira binakoarekin iritsi ziren. Bigarren zatiaren hasieran bi aldaketa egin eta beste gogo batekin ateratzea zen helburua baina ez zen horrela izan, partidak modu berean jarritu zuen.

Lerroen artean espazio gehiegi utzi zituen Anaitasunak eta baloiarekin ere ez zen ondo moldatu. Hori baliatzen jakin zuen Elgoibarrek eta beste hiru gol eginda hiru puntuak eramatea lortu zuen. Bi partida falta zaizkie denboraldia sentsazio onekin amaitzeko.

Ohorezko kadete neskak

Anaitasuna CD 1
Eibar 2

Larunbat goizean sailkapeneko goiko postuetan den Eibarren aurka ezin izan zuen punturik batu Anaitasunak

Partida gogorra jokatu zuten San Juanen. Lehen zatian eibartarrak futbol zelaian hobeto jarrita aritu ziren eta bat eta biko emaitzarekin joan ziren atsedenaldira.

Atsedenalditik bueltan, berriz, Anaitasunak berdinketa lortzeko saiakera handiak egin zituen baina ez zuten Eibarren atean zulatzerik izan eta punturik gabe gelditu ziren.

Kadeteen 1go maila

Anaitasuna CD 3
Lengokoak B 1

Larunbat arratsaldean garaipena Kadeteen 1go mailako taldearentzat

Partidari gogor ekin zioten eta bost minutuan bi gol egitea lortu zuen Anaitasunak. Golegileak Unai Uzin eta Eneko Espinako izan ziren. Lehen ordulaurdenean maila benetan ona erakutsi zuten gureek nahiz eta gerora partida berdindu egin zen. Aukera handirik ez zuten egin baina izan zuten bakarretako batean gola egitea lortu zuten donostiarrek.

Bigarren zatian hobeto irten zen Anaitasuna eta 20. minutuan penaltia adierazi zuen epaileak gureen alde eta kanpokoen jokalari bat egotzi zuen. Penaltiarekin Eneko Espinakok ez zuen asmatu, baina handik bost minutura Emmanuel Guerrak egin zuen gola eta partida erabakita utzi zuen. Ordutik aurrea Anaitasunak kontrolpean izan zuen neurketa

Infantilen 1go maila

Anaitasuna CD 4
Lagun Onak 0

Ostiral goizean jokatutako partidan nagusi izan ziren gureak Lagun Onaken aurrean

Ondo ekin zion Anaitasunak partidari eta lehen minutuan Jon Zubizarretak gola eginez aurretik jarri zuen etxeko taldea. Golaren ostean lasai jokatzeko aukera izan zuten gureek eta hori nabarmendu egin zen jokoan. Aukerak sortzen zituzten eta Lagun Onakek ezer gutxi egin zuen.

Nahiz eta pixka bat kostatu golak egitea atsedenaldi aurretik partida erabakita utzi zuten Unai Goenagak eta Aimar Guembek egindako golei esker eta hiru eta huts ziren aurretik lehen zatiaren amaieran. Atsedenalditik bueltan lasaiago atera ziren zelaira gureak, baina Lagun Onak gehiago izaten hasi zen nahiz eta ez zuen arriskurik sortzen. Asko ez zuten behar izan gureek esnatu eta laugarren gola egiteko. Unai Guembek ezkerrez eskuadratik egin zuen gola.

Datorren jardunaldian partida erabakiorra izango dute. Lehenengo postuaren borrokan ari den Zestoaren aurka jokatuko dute gureek.

Infantil Txiki

Anaitasuna CD 2
Trintxerpe 2

Larunbat eguerdian berdinketarekin konformatu behar izan zuten Infantil Txiki mailakoek

Lehen zatiaren aerdialdera hegaleko falta batean egin zuen lehen gola Trintxerpek. Falta atera, atezainak urrundu eta aldaratzean baloia sareetara. Atsedenaldira iritsi baino minutu bat lehenago baloi luze batean berdinketa etorri zen. Kanpokoen atzelariak gaizki urrundu zuen baloia eta Jokinek atezainari baloiak ihes egin ziola baliatuz banakoa ezarri zuen.

Bigarren zatian sistema aldatu eta hiru atzelarirekin atera zen berdegunera Anaitasuna. Hamar minutu pasata zirela baloia atzelarien bizkarrera egindako pasea Julenek jaso zuen eta baselinaz aurretik jarri zuen Anaitasunak. Hala ere, amaierarako hamar minuturen faltan, hegaleko sakea azkar atera zuten trintxerpearrek eta erdiraketa egin ostean bigarren zutoinen bakar bakarrik zen jokalariak azken binakoa ezarri zuen. Anaitasunak izan zituen aukera hiru puntuak lortzeko baina ezerezean gelditu ziren saiakera horiek.

Infantil neskak A

Intxaurdi 2
Anaitasuna CD 10

Ostiral goizean jokatu zuten Donostian Intxaurdi futbol taldearen aurka eta garaipen dotorea bereganatu zuten

Aurtengo denboraldian galdutako partida bakarra, 2-3ko emaitzarekin Intxaurdiren aurka izan zenez, oraingoan neskak mendeku gosez atera ziren zelaira. Honela, zazpigarren minuturako huts eta bi aurretik ziren. Lehenengo zatia beste bi gol eginda amaitu zuten gureek.

Bigarren zatian nahiko lasai atera ziren eta Intxaurdik bere lehen gola egin zuen. Hala ere, ondo jokatuz eta aukerak aprobetxatuz bigarren zatia amaitzean markagailuan bi eta zazpikoa zen emaitza.

Hirugarren zatia berdintsu joan zen. Nahiz eta partida erabakita egon, aukerak aprobetxatuz beste hiru gol eginda amaitu zen partida. Partida polita eta Anaitasunako nesken aldetik ondo jolastutakoa.

Golegileak:  Jone (2) , Maria Santizo (1), Maria Juaristi (3), Naia (1), Julene (1), Leire (1), Ihintza (1)

Infantil neskak B

Arizmendi 2
Anaitasuna CD 9

Larunbat goizean garaipen borobila Infantil neskentzat

Partido erraza izan zen Anaitasunarentat. Hasieratik etxekoak zazpi jokalarirekin irten ziren zelaira eta ez zuten arriskurik sortu gure atearen inguruan. Beraien leehn gola zelai erditik etorri zen, Ane lekuz kanpo harrapatu baitzuen, baina ordutik aurrera oso ondo aritu zen Anaitasunako atezaina. Bigarren gola, berriz, atzeko lerroan egindako huts batetik etorri zen.

Hala eta guztiz ere partida Anaitasunarena izan zen. Baloia gure neskena izan zen denbora gutzian eta defenditzeko ordua iristen zenean ere gogor jardun zuten gureek.

Golegileak: Zihara(3), Nora calvo(2), Maitane, Elene, Garazi Odriozola, Karmele