Ostiralerako zerrenda (Ostirala, 17:00)
Anaitasunak pasa den astean Irunen emandako itxura onarekin jarraitu nahi du, eta zaleen aurrean jokatuko dituen bi partidetan lehena irabazi nahi du denboraldia amaiera txukun batekin agurtu nahi baitute. Bihar Txerloian Ordizia izango dute arerio. Anaitasuna bezalaxe bolada kaskarren dira ordiziarrak, azken 24 puntutatik lau bakarrik batu baitituzte.
Jokalariak Txerloiko berdegunea irteten
Anaitasunak gaur burutu du azken lan saioa eta Aitor Iturbe entrenatzaileak 17 jokalari deitu ditu biharko. Mikel Aramendi eta Alex Altolagirreren sartu ditu deialdian, zigortuta dagoen Mikel Pastrian eta Ioritz Mendizabalen ordez.
Hona hemen zerrenda osoa:
Atezainak: Asti, Remen
Atzelariak: Godoy, Zulaika, Tomao, Zialtzeta
Erdilariak: Unai, Landa, Agirre, Elorza, Beitia, Aramendi, I. Arzalluz, Alex
Aurrelariak: Ander Arabaolaza, A. Pastrian, M. Arzalluz